Irrikiclown Elkartea, Ospitaleko Pailazoen Elkartea 2008an sortu zen. Valentina Aspirina eta Pepita Diminuta pailazoek osatzen dute, ospitaleko tekniketan eta teknika artistikoetan trebatuta daude, eta Haizea Murgia da zuzendari artistikoa, pailazoen etengabeko prestakuntzaz eta esku-hartzeak kalitatezkoak izateaz arduratzen dena.